44. Zakel Zaltue: Azkoitiko Ikazkinak eta hiru erregeak

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2020ko abe. 23a, 13:02

Bizi garela gogorarazteko 'zaltoa' izan da gaurkoa. Ia hiru hilabeteren ondoren, urteari amaiera emateko gogoz. Beti bezala herriko kontu ugari izan ditugu gurean.

Gabonak gertu izanik, Azkoitiko ikazkinak ere izan du bere lekua eta lehenengo kabalgatako hiru erregeak, erregeak ote ziren eman dugu aditzera. Bestalde, XVI. mende hasieran idatzitako dokumentu zahar batean agertu berri den euskarazko testuak, Azkoitiarekin duen lotura estuari buruz hitz egin dugu. XIX. mendera itzuliz, egoera gogor baten ondorioz hainbat eta hainbat euskal herritarrek eta azkoitiarrek Ameriketarako bidea hartu behar izan zuten, eta horren zergatiaz jardun gara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide