Ilargi betearen eraginpean eta Paulo Gomezen galderari erantzunez, herriko hainbat elkarteren historia ekarri dugu gurera. Noiz sortu ziren, nola osatuta zeuden eta herrian zer paper jokatzen zuten izan dugu hizpide. Besteak beste, hain ezagunak diren Xoxote eta Umore Onaz gain, Xagutxo, emakumez osatutako herriko taldea ekarri dugu gogora. Juan Bautista Mendizabalek, Bonbarekin eta Kirikorekin izandako anekdota bat ere kontatu digu eta pixkanaka Bigarren Karlistaldiaren atarian kokatu gara. Guk disfrutatu dugu zaltoa, ea zuek ere gozatzen duzuen. Kro! Kro!