Javier Azpitarte 'Imuntzo' elkarrizketatu dute Zakel Zaltuek saioan

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2019ko abe. 17a, 13:33

36. Zakel Zaltuk saioan Azkoitiko bizimodu eta ohitura zaharrei buruz hitz egiteko Javier Imuntzorekin saio berezia izan dugu.

Javier Imuntzo Zakel maixua bigarrenez izan da gurean eta Azkoitiko garaiko azoka, taberna giroa, dendak, ohitura zaharrak, ezkontzak, andramaixek, 1950eko Urrategiko amaren koronazio festa, lehenengo aparatu elektronikoak eta hainbat pertsonaia eta gertaera berezi izan ditumintzagai.

Gure Zakel historialari Ekaitz Tximistak ezin izan du fisikoki present izan saioan, baina audio bidez galdera interesgarri batzuk utzi dizkigu.

Gustoko izango duzuelakoan, otsailean egingo dugu topo berriz. Bitartean, Kro Kro!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide