Azken ehun urteetako testigantza zuzenak jantzi du Zakel Zaltuk ikasturteko lehen saioa. Javier Azpitarte 'Imuntzo'-k bere bizipen eta esperientziak ekarri dizkigu irratsaiora: gerra zibila, San Jungo Bainuetxea, Olinpia, "lock out" garaiak, Txapel fabrika, eskolak, herriko kontu zaharrak, karnabaletako garai bateko abestiak...
Zinez, plazer bat izan da Zakelontzat Javierren testigantza jasotzea eta entzuleokin konpartitzea.
Kro Kro!