Loizubiaga errekaren aurrean, Matadeixen, batu gara zakelok laugarren ikasturteari hasiera emateko. Laugarren ikasturteko lehen saio honetan, aurtengo ikasturtearen oinarri izango den XVIII. mendeari sarrera txiki bat egin zaio: Ondorengotza Gerra eta beste zenbait gauza aipatuz. Aurretik, entzule baten galderaren ondorioz, Azkoitiko iturrien historia jorratzea suertatu da. Kro, Kro!