19. Zakel Zaltue: Musika eta kale izendegia

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2017ko aza. 23a, 17:56

2017ko Santa Zezilia egunez, Kontrako Eztarriko estudioan grabatu da 19. Zakel Zalto hau. Santa Zezilia eguna izaki, saioaren hasieran musikak leku garrantzitsua izan du: musika banda, Portaleburuko kioskoa, 1921en Burgosera orfeoarekin joan ziren 500 lagunen istorioa... Saioaren bigarren zatian, berriz, zakelek kale izendegiarekin jarraitu dute: gaurkoan, Ricardo eta Nemesio Otaño anaien kaleak, Aita Madinabeitia, Nemesioa Etxaniz eta Jose Egino aipatu dira.

 

Hurrengo zaltoan kale izendegiarekin bukatzea da asmoa (zalto honetakoa ere hori zen) eta 2018. urtea XVIII. mendearekin hasteakoa. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide