12. Zakel Zaltue: XVII. mendera sarrerie

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2017ko mar. 15a, 17:01

Zakel Zaltuk irratsaioko hamabigarren saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek XVI. mendeko bukaera eta XVII.eko hasierako kontuez hitz egin dute.

 

Sare sozialen bitartez iritsi zaizkien mezuei sakon erantzun ostean, Martitteko pasarteak, euskarazko lehen testigantza azkoitiarrak, inauterien jatorria, konbentu desberdinen etorrera eta ama Joxeparen istorioak...izan dituzte hizpide Azkoitiko Matadeixeko Kontrako Eztarriko estudioetan, 94.2 FM-n. Galdu ezin daitekeen irratsaio sakon eta interesgarria, inkisizioaren epaiketa batekin tartean. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide