11. Zakel Zaltue: Amorixo zaharrak

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2017ko ots. 16a, 16:57

Zakel Zaltuk irratsaioko hamaikagarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek otsailak 14ko Balentin deuna aitzakiatzat hartu eta Azkoitiko sexu edota amodio kontuez hitz egin dute. Sare sozialen bitartez iritsi zaizkien mezuei sakon erantzun ostean, amodiozko pasarte arraroak eta sexu tradizioan oinarritutako kontakizunak izan dituzte hizpide Azkoitiko Matadeixeko Kontrako Eztarriko estudioetan 94.2FM-n. 

 

Galdu ezin daitekeen irratsaio bero eta pikantea, saltsa arrosa eta erromantizismoz betea. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Gure zahartzen ai geala! Urtebete pasau da ya lehenengo zaltue eiñ genula! Eskerrik asko hor eon tzeaten danoi eta zorionak guri! Kro, Kro!!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide