3. Zakel Zaltue: "Aste Santoko espeziala"

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2016ko api. 18a, 17:51

Zakel Zaltuk irratsaioko hirugarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Aste Santuko oporraldian egin dituzten bidaia historiko kulturalak izango dira hizpide. Tximistak aurreko saltoarekin lotutako Nafarroaren historian sakonduko du: Orreaga, Ibañeta, Urkulu mendia, Gartxot Itzaltzuko bardoaren ibilbidea... Jaun Gaztela eta Leon eta Extremaduran izan da, azkoitiar eta azpeitiar ospetsuen arrastoen atzetik. Mamo, berriz, Toledo, Segovia eta Valle de los Caidosen ibili da. Beraz, irratsaio berezia izango da, orain arteko hari kronologikoa parentesi batean sartuko da. Umorea eta nostalgia historizista, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide