Munoaundiko aztarnategian oinarrituz, herriko eta bailarako bizimoduak ikertuko ditugu aurreneko irratsaio horretan. Horrekin batera, Azkoitiko historia orokorreko zalto-gakoetako batzuen inguruan ere jardungo dugu, nostalgia historizistaz bustitako desbario emozional baten eskutik. Umorea eta historia, azkoitiarron lehenengo errelato historiko mastikatua.
Irratsaioa asteartetan 19:00etan eta ostiraletan 12:00etan emitituko da Kontrako Eztarriko seinalean (94.2FM), 3 astetik behin zalto berri bat emateko asmotan.
Lehen zaltotik, argi gelditu da dena ez dakigula; baina bai jakiteko gogoz gaudela. Iñork ba al daki azkottiarroi zergatik hots egiten diguten zakelak? Iruzkinak eskertuko ditugu. Facebooken ere bagaude, eta nahi duenak han iruzkindu dezala.
Kro, kro!
Lehen zakel zaltoan aipatzen dugun bezala, orain dela bi urte Kontrako Eztarrixen Juan Ramon Alberdik Sonia San Jose arkeologo eta Munoaundiko indusketen arduradunari elkarrizketa egin zion. Hemen duzue audioa.
Kro, kro!