Ibaiondotik Balda plazara begiratua, 1915ean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025ko mar. 2a, 08:00

Ibaiondo kaleak eta Balda plazak itxura desberdina zuten lehen eta orain. (Indalecio Ojanguren)

Oraingo honetan ere Gukak 110 urte egin du atzera, garai hartako Azkoitiaren eta egungoaren alderaketa bat egiteko asmoz. Indalecio Ojanguren argazkilariak 1915ean Ibaiondotik Balda plazara ateratako argazkia hautatu du Gukak martxoko Zaharrak Berri atalerako.

Azkoitia Gukak hilabete honetako Zaharrak Berri atalerako hautatu duen irudia ere duela 110 urtekoa da, 1915. urtekoa, zehazki. Joan den hilean, Balda plazatik Plazaberri nola ikusten zen erakutsi zuen hedabide honek, eta orain, urrats bat egin du atzera, Ibaiondotik begiratuta Balda plaza nolakoa zen erakusteko. 

Panorama zeharo desberdina ikus daiteke orain. Irudiaren ezkerrean, Erruki etxea edo Miserikordia etxea eta herriko erietxea ikus daitezke. Egun, berriz, Jose Alberdi Burruntxali egilearen Adiskidetasunari monumentua dago hor kokatuta. Irudian aurrera eginda, Balda eta Errexil etxeak ikus daitezke zubiaren bestaldean. Agerikoa da, irudiari begiratuta, duela 110 urte ez zegoela plazarik Balda etxearen aurrean.

Indalecio Ojanguren argazkilariak ateratako argazkia da honako hau, eta Gukak Gure Gipuzkoatik hartu du.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azkoitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide