Tertziopelo dantzan, 1950 inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko abu. 4a, 09:00

(Utzitakoa)

Jose Mari Sagarzazu Elorza Tertziopelo da 2024ko abuztuko Zaharrak Berri ataleko protagonista. Jai giroan murgilduta, dantzan ageri da bera herriko plazan, 1950. urte inguruan.

2024ko abuztuko Zaharrak Berri atala herritar batek bidalitako argazkiarekin osatu nahi izan du Azkoitia Gukak. Jose Mari Sagarzazu Elorza Tertziopelo da argazkiko protagonista. Azkoitiko plazan ageri da bera, dantzan, ikusleak zein beste dantzari batzuk begira dituela. 1950 inguruko argazkia da, Tertziopelo zenaren senide den Aitor Beneitez Sagarzazuk erredakziora bidalia.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azkoitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide