Azkoitiko Herri Krosa, 1961ean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko eka. 2a, 09:00

1961eko Azkoitiko Herri Kroseko irudia. (Arroitajauregi Argazki Fondoa)

Xabier Munibe 40. Parte Hartze Herrikoia jokatuko dute gaur haurrek zein gaztetxoek, orain arteko Ikaskirol Krosa ordezkatuz. Horren aitzakian, herrian duela 63 urte egin zuten herri krosa oroitu nahi izan du Azkoitia Gukak.

Ekaineko aurreneko igandea izanik, gaur korrituko dute haurrek zein gaztetxoek krosa, aurten Xabier Munibe 40. Parte Hartze Herrikoia izenpean. Horren aitzakian, Azkoitian duela 63 urte jokatutako herri krosa ekarri du Azkoitia Gukak Zaharrak Berri atalera. 

Argazkia 1961eko Azkoitiko Herri Krosekoa da, Josu Arroitajauregi argazkilariak ateratakoa. Irudian zenbait haur ageri dira korrika helmugara bidean, Julio Urkixo etorbidean barrena. Arroitajauregi Argazki Fondotik hartutako argazkia da.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Azkoitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide