Aurreko asteko pistako kronika!

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko mai. 19a, 21:34

Maiatzaren erdira iritsi gara dagoeneko, eta Xeye taldeko kideek ez dute hutsik egiten pistako probetan. Pasa den astean, maiatzaren 13an Tolosan izan ziren eta ostiralean, maiatzaren 15ean, Durangon.




Tolosan Pedro Muñoz, Jokin Lete, Ainhoa Conde eta Jone Zabaletak hartu zuten parte. Pedro Muñozek lehenik 800 metro egin zituen, izugarrizko nibela erakutsiz beste behin ere, 2:03:23ko kronoa markatuz; hori gutxi balitz, gero Jokin Leteri erbi lanak egin zizkion, 3.000 metrotan. Nahi zuen helburua lortuz, 9:43:56ko kronoa markatu zuen Jokin Letek, sasoi betean dagoela erakutsiz. 

Bestalde, taldeko bi neskek, 800 metrotan hartu zuten parte. Ainhoa Condek 2:36:84tan geratu zuen kronoa eta Jone Zabaletak 2:22:16ko denbora lortu zuen, Espainiako aire libreko txapelketara joateko gutxieneko denbora lortuaz.

Ostiralean, Durangon, Agustin Ruiz eta Pedro Muñoz izan genituen, 3.000 metroko proban parte hartzeko asmotan berriz ere, Pedrok erbi lanak eginez 9:24:33ko denbora lortu zuen Agustinek.


Zorionak taldekideei eta zorterik onena pistako gainontzeko probetan!

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide