Maiatzak 20


Maiatzak 20-ko asteburuan ere izan genituen gure korrikalarietako batzuk beraien indarrak neurtzen. Oraingoan, Basaurin lehiatzea tokatu zen.

1500 metrotan gure taldeko lau partaidek hartu zuten parte, mutiletan zein nesketan. Nesketan Jone Zabaletak 4:51.59 denbora lortu zuen. Mutiletan, berriz, Jokin Lete-k  4:35.52denbora egin zuen eta Jon Perez-ek 4:07.93 denboran amaitu zuen lasterketa. Bestalde, 10000 metrotan Pedro Muñoz-ek 31:57.37 denboran iritsi zen helmugara, zuen helburua lortuz.

Bestalde, Azpeitiko kaleetan zehar, Azkoitia eta Azpeitia-ren arteko erronka egin zen eta bertan parte-hartu zuten gure taldeko Ainhoa Conde eta Agustin Ruizek. Gainera, erabakigarriak izan ziren Azkoitia-k garaipena eskuratzeko.


Hemen dituzue Erronkako une batzuetan ateratako argazkiak:


http://uztarria.eus/aktualitatea/1432627132248#1





Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide