Pista ez da gelditzen eta gure atletak gutxiago!!

Asteburu honetan ere lehia bizian ibili dira Xeyeko taldekideak, maiatzaren 29 eta 30ean Bizkaiako Absoluto txapelketan izan ziren Durangon eta maiatzaren 31an Gipuzkoako Absoluto txapelketan, Donostian.

Ostiralean, Durangon, hiru taldekide izan genituen, Jon Perez, Jokin Lete eta Jone Zabaleta; 1.500 metroko proban hartu zuten parte hirurek. Honako hauek izan ziren beraien denborak:



1.500 metro:

-Jon Perez 4:05:44
-Jokin Lete 4:33:43
-Jone Zabaleta 4:49:84

Larunbatean berriro ere Durangora gerturatu ziren taldeko beste hiru: Pedro Muñoz, Agustin Ruiz eta Ainhoa Conde. Oraingo honetan Pedro eta Agustin 3.000 metroko proban aritu ziren eta Ainhoa 800 metroko proban. Denbora hauek lortu zituzten:
3.000 metro:

-Pedro Muñoz 8:52:29
-Agustin Ruiz 9:46:42

800 metro:

-Ainhoa conde 2:33:02

Azkenik, maiatzari bukaera emateko, Anoetako Mini Estadioan lehiatu ziren. Oraingoan, 800 metroko probari eutsi zioten Jon Perez, Pedro Muñoz eta Jone Zabaletak. 
800 metro:

-Jon Perez 2:00:86
-Pedro Muñoz 2:05:71
-Jone Zabaleta 2:21:00 (Gipuzkoako Absoluto txapelketan 3. Sailkatua)

Hauetxek izan dira maiatzaren azkeneko asteburuko probak. Txalotzekoa da taldekideek erakusten duten gogoa eta nahia, beti dena emateko prest daudela erakusten baitute. Datorren astean, ekainaren 6an, Euskadiko Jubenil eta Junior txapelketan izango ditugu Durangon, beste behin beraien maila erakutsiz.


ZORIONAK GUZTIEI ETA SEGI HORRELA!

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide