San Silbestrerako entrenamenduak

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko ira. 30a, 15:55

Urtero bezala, hasiak gara Azpeitiko San Silbestrea antolatzen. Aurten ere 6 km izango dira gutxi gora behera, edonork egin dezakeen distantzia prestaketa apur batekin. Honetan laguntzeko asmoz, apurka-apurka korrika hasteko eta urte amaierarako lasterketa hau ongi amaitzeko, entrenamendu sorta bat prestatu dugu taldeko entrenatzaileek.

- Entrenamenduekin hasi aurretik, gomendagarria litzateke, esfortsu proba bat egitea, honela gure gorputzaren berri jakiteko, eta kirol honetarako prestatuak gauden ikusteko.
- Entrenamendu hauek, orientazio modura balioko dute eta orokorrean, inoiz korrika ibili ez diren pertsonei zuzenduak daude.
- Saio bakoitzaren artean komeni da gutxienik egun bateko atsedena.
- Luzaketa, adominal eta lunbaren ariketak, erlajazio ariketak eta core ariketak, interneten aurkitu daitezke.
- Saio guztien aurretik beroketa bat, eta luzaketa dinamiko batzuk egitea gomendatzen da.
- 12 aste eta erdi geratzen dira urtea amaitzeko, Animatu zaitezte!!!!


Aurreneko astea Urriaren 5 - 11:

1 saioa: 5´ korrika erritmo lasaia (hitzegiten joateko moduan) + 5´ oinez + 10´ korrika erritmo lasaia + 5´ oinez + 5´korrika erritmo lasai / abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.

2. saioa: 7´ korrika lasai + 5´oinez + 10´korrika lasai + 5´ oinez + 5´korrika lasai / arnasketa ariketak / luzaketak.

3. saioa: 7´ korrika lasai + 3´oinez + 12´ korrika lasai + 5´oinez / core ariketak / luzaketak.

Bigarren astea Urriaren 12 - 18:

1. saioa: 10´korrika lasai + 5´ oinez + 10´ korrika lasai + 5´oinez + 5´korrika lasai / abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.

2. saioa: 10´ korrika lasai + 3´oinez + 7´korrika lasai + 3´ oinez + 7´korrika lasai / erlajazio ariketak.

3. saioa: 10´korrika lasai + 4´oinez + 10´korrika lasai + 4´ oinez + 5´ korrika lasai  / core ariketak / luzaketak.

Hirugarren astea Urriaren 19 - 25:

1. saioa: 10´ korrika lasai + 3´oinez + 10´ korrika lasai + 3´oinez + 5´ korrika lasai / abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.

2. saioa: 10´ korrika lasai + 3´oinez + 7´korrika lasai + 3´oinez + 10´korrika lasai /  arnasketa ariketak / luzaketak.

3. saioa: 10´korrika lasai + 3´oinez + 10´korrika lasai + 3´oinez + 10´korrika lasai / core ariketak / luzaketak.

Laugarren astea Urriaren 26 - Azaroaren 1:

1. saioa: 15´ korrika lasai + 5´oinez + 10´korrika lasai + 3´oinez + 5´korrika lasai / abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.

2. saioa: 10´korrika lasai + 3´oinez + 10´korrika + 3´oinez + 10´ korrika lasai / erlajazio ariketak.

3. saioa: 15´ korrika lasai + 5´oinez + 15´korrika lasai / core ariketak / luzaketak.



Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide