Zornotzan eta Ulian nazioarteko probetan

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko urt. 16a, 11:04

Urtea hastearekin batera, Kross denboraldia gailurrera iristen da. Aurreko igandean, taldea bitan zatitu zen, nazioarteko mailako bi proba garrantzitsu lehiatzeko. Batetik Zornotzako nazioarteko krossa izan zen, Bizkaian, atleta afrikarren artean hortxe saiatu ziren Xeyekoak ahal zuten lasterren korrika egiten. Bestetik Donostian, Uliako nazioarteko krossa lehiatu zuten beste batzuk.


Zornotzako Nazioarteko Krossa:


Infantil neskak:


31. Nerea Rezabal


Infantil mutilak:


6. Iker uria


Kadete neskak:


2. Ihintza Arakistain
4. Naia Aleson


Kadete Mutilak:


10. Unai Beristain


Senior Mutilak:


29. Pedro Muñoz
55. Aitor Madrazo
66. Jokin Sudupe
69. Patxi Mendizabal
73. Aitor Sotil
75. Asier Aizpuru
90. Jokin Lete
91. Agustin Ruiz
Itzulia galduta:
Joseba Ortega





Uliako nazioarteko krossa:


Junior maila mutilak:


1. Amets Aranberri




Honela, bi dominekin amaitu genituen igandeko bi proba ozpetsu hauek. Bagoaz apurka bidea eginez, hurrengo helburuen bila.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide