Euskadiko Kross txapelketa, Lasarten

Krossean urteko egunik garrantzitsuena iritsi zitzaigun. Lasarteko nazioarteko krossarekin batera, Euskadiko txapelketak izango ziren. Gogotsu gerturatu ginen hipodromora, eta emaitza onak lortu genituen. Azpimarratu Kadete neskek taldakako sailkapenean aurreneko postua lortu zutela, lasterketa bikain bat eginez, hiru kideak elkarlanean haseratik amaieraraino, oso lasterketa ona osatu zuten. Jon Perez ere dotore aritu zen, bigarren sailkatuz Euskadiko txapelketan. Etorkizun ertainari dagokionez, Leire Uzinek hirugarren postu borrokatuan iristea lortu zuen helmugara infantil mailako lasterketan. Guztira, 3 garaikurrekin itzuli ginen, lasartetik, zorionak denei egin zenuten esfortsuarengatik.

 

Ikusi hemen sailkapen guztia.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide