Jone Zabaleta Espainiako pistako txapelketan izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko eka. 25a, 11:03

Denboraldi biribila egin du azkoitiar gazteak, eta asteburuan amaitutzat emango du Espainiako txapelketa egin ostean.

 

Ekaineko azken astebukaera hau oso garrantzitsua izango da Jone Zabaletarentzat, Espainiako Jubenil txapelketan parte hartu behar duelako, Ciudad Realen.

Bi probetan zuen gutxieneko denbora lortuta, 800 eta 1.500 metrotan baina, 1.500 metroko proban parte hartzea erabaki du, seguruago eta erosoago sentitzen delako.

Aire libreko denboraldian, lehenengo lasterketatik lortu zuen gutxieneko denbora 1.500 metrotan, baina probek aurrera egin ahala, maiatzaren 29an Durangon, bere marka jaitsiz, 4:49:84ko kronoa lortu zuen.

Nerbio eta ilusio guztiarekin ahaleginduko da larunbatean finalerako txartela lortzen, gauzak ondo ateratzen bazaizkio, igandean ospatuko den final handian sartzea lortuko du, hori da bere ametsa.

Iraletik hasi eta oraindaino iraun du aurtengo denboraldiak, lehenik lokatz arteko krossean, gero pista estalian eta azkenik aire librean; guztietan gustura eta ederki aritu da Jone, Euskadiko txapeldun izatea lortuz, orain, denboraldiari bukaera ematea tokatzen zaio. Guzti honek, sakrifizio eta esfortzu asko eskatzen dizkio, kontuan izan da 17 urte dituela.

Baina Jonek dioen bezala, hau guztia ez zen posible izango bere entrenatzaile Pedro Muñoz eta Zulaikaren laguntzarik gabe, benetan eskertzen du beraien lana.Eta nola ez, bere taldekideei ere eskerrak eman nahi dizkie beti hor laguntzen egoteagatik.

Zorionak Jone eginiko lanagatik eta onena opa dizugu Espainiako txapelketetan!

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide