II. Libre erronkan azkoitiarrak garaile

Erabiltzailearen aurpegia Xeye atletismo taldea

Argazkian: Ainhoa Conde.

Atzo arratsaldean Azkoitiko kirolariek azpeitiarren aurka kirol-erronka jokatuko zuten, Azpeitiko kaleetan.

Arraunean, Eñaut Larrañaga azkoitiarra Jagoba Urain azpeitiarraren aurka lehiatu zen, 1.000 metroko saioan. Ondoren, korrikan 2.400 metro egin zituzten Agustin Ruiz azkoitiarrak eta Xabat Manzisidor azpeitiarrak. Jarraian bizikletan 5.330 metro egin zituzten Jokin Sudupe eta Gorka Agirre txirrindulariek eta, amaitzeko, berriro korrika, eta Ainhoa Konde azkoitiarra Maitane Aizpurua azpeitiarraren aurka aritu zen. 

 

Zorionak Axkoiti! 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide