Arruti eta Diazek irabazi dute Euskal Trail lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko mai. 17a, 22:10

Joseba Diaz hogei urteko azkoitiarrak eta Egoitz Arruti azpeitirrak Urepele eta Baigorri bailarako Euskal Trail 2x40 kilometroko lasterketa irabazi dute. Bestalde, Ultra Trail modalitatean Imanol Aleson azkoitiarrak seigarren egin du. 

 

Udaberrian egotearekin batera, mendiko lasterketak ere loraldi betean ditugu. Garai honetan astebururo eta non nahi topatzen ditugu lasterketa hauek. Pasa den ostiral eta zapatuan jokatu berri dute, Iparraldeko Euskal Trail mendiko proba Xeye taldeko Diaz eta Arrutik. Ostiralean, 25 mendi igo zituzten biek batera, eta hirugarren postuan gelditu ziren. Zapatuan, berriz, beste 25 medi igo zituzten batera, eta probako txapeldunak izan ziren. 

Bestalde, Alesonek Ultra Trail modalitatean 130 kilometro egin zituen guztira, eta seigarren postuan gelditu zen. 

ZORIONAK hirukote!!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide