LGBTIaren egunean koloretako puxikak astindu dituzte Xabier Munibeko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Gaur, maiatzak 17, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da.

Izan ere, gaurko egunez, 1990. urtean, ezabatu zuen Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik. Hori dela eta, lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta haien eskubideen alde egiteko koloretako puxikak astindu dituzte ehunka haurrek gaur goizean, Xabier Munibe ikastolako patioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide