Xabierko Frantzisko Eguna eta Euskararen Eguna ospatuko ditu Xabier Munibe Ikastolak

Abenduaren 3a, Xabier Munibe ikastolako zaindaria den Xabierko Frantziskoren Eguna izango da, eta, horrez gain, Euskararen Eguna aldarrikatzeko eguna ere badenez, egitarau honekin ospatuko dute datorren astelehena:

 

  • Goizean, LH1etik 6. maila arteko ikasleek eta irakasleek, kaleetan zehar abestuko dute.
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek arratsaldeko 15:30ean KIKI, KOKO ETA MOKOren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute HHko aretoan.
  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoek Baztartxon “ASTERIX” filma ikusiko dute.
  • Arratsaldeko 16:30ak aldera, guraso elkarteak prestaturiko txokolate jana izango dugu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide