Ikastolaren eskaera Udalari: 'Hainbat landare eta herriko lur sail txiki bat'

Martxoaren 12an eta 13an, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasle zein irakasleei harrera bikaina egin ziguten udaletxean.

 

Javier Zubizarreta alkateak, Miguek Angel Bastida ingurumen arduradun politikoak, Ana Azkoitia zerbitzu ekonomikoen arduradun politikoak , eta Amaia Argarate Ingurumen arduradun teknikoak gustura hartu gintuzten. Lantzen ari garen proiektuaren azken xedeak behartuta, udaletxera jo genuen gure eskaria egiteko: Hainbat landare eta herriko lur sail txiki bat; hori izan ziren gure eskaera. Haien aldetik, erantzun baikorra jaso genuenez, udalari eskerrak ematea nahiko genuke.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide