Eguberriaren osteko hainbat ospakizunen berri ematean, eta lekuan lekuko ondarea jasotzean, hor dugu otsailaren 2koa Azkoitian , Kandelaria eguna Xabier Munibe Peñaflorida kondearen “Irten ezazu” abestiarekin, aurreko urtean jaiotako haurrak elizan aurkezteko eguna, bere garaian Amabirjinak eta San Josek bere semearekin egin zuten bezala .San Blas otsailaren 3an, garai batean herrian apaizak ibiltzen ziren azokan janariak bedeinkatzen baita San Blas opilak eta ogiak ere.
Horrela otsailaren 5era iristen gara Santa Ageda egunera, Euskal Herri osoan dago hedatuta ospakizun hau, nahiz bezperan burutu koplatan aritzeko ohitura.
Lanketa honen ondorioz ,aurten ere Xabier Munibe Ikastolaren ikasle, irakasle eta gurasoek, ohitura zaharrak jarraitzeko asmoz, makilak eskuan harturik koplak kantatuko dituzte.
DBHko taldeek, goizetik eguerdira arte ibilbide polita egingo dute: lehenbizi parrokian eliztarrei 2016 urteko kopla berriak abestuko dizkiete. Ondoren Kale Nagusia, azoka, epaitegia, Plaza Ondoko taberna,dendak eta udala bisitatuko dituzte, eguerdian Xabier Munibe ikastolaren txikienei ( haur hezkuntzakoei)eta gurasoei.Baita HHko ikasleei ere, DBHkoekin batera saio bikain bat izango dute, txikitatik gure ohitura zaharretan murgiltzen joan daitezen.Jarraian San Jose egoitzako bisitarekin bukatuko dugu.
HH eta LHko ikasle eta irakasleek, arratsaldeko 16:30ean Ikastolako jolaslekuan makila eskuan betiko koplak eta berriak kantatuko dituzte. Koplari, bertso eskolako ikasleak izango dira.