Giro bikaina, Xabier Munibe Ikastolaren Egunean

Xabier Munibe Ikastolaren Eguna ospatu zuten zapatuan hainbat ikasle, irakasle eta gurasok. Beste urte batez, sekulako giroa izan zen Ikastolaren Eguneko jaian, goizean goizetik. 

 

Hainbat ekintza antolatu zituzten goiz parterako Ikaskirolekoek, eta ikasle ugarik parte hartu zuten. Izerdia atera ondoren, 400 bat lagun bildu ziren bazkarian. Arratsaldean, berriz, giro aparta izan zen Imuntzo eta Belokiren erromerian. Gainera, ikastolan bertan, taberna jarri zuten Guraso Elkartekoek, eta jendetza hurbildu zen, batez ere goizean, hamaiketakoa egitera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide