Ingelesa ikasiz opor egunak lagunartean igarotzea. Hori da xedea. Horretarako, programa zabala antolatu da, metodologia komunikatiboa eta interaktiboa erabiliz. Adin bakoitzari egokitutako ekintzak izango dira, eta ezagutza mailaren araberako taldeak osatuko dira, 8-10 lagunekoak; ingelesaren ahozko jarduera eta ulermena landuko dira ekintza bakoitzean, horretarako prestatuta dagoen irakasle talde baten gidaritzapean. Kultura, kirola, jolasa eta natura uztartuko dituzte, ekintzaz ekintza.
Hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituen Elgoibarko ILS akademiak kudeatuko ditu udalekuak.
Uztailean, bi hamabostalditan banatuta egingo dira udalekuak. Txanda bakarrean edo bietan parte hartzeko aukera izango da. Goizez izango dira ekintza guztiak, eta, irteerak egingo dituzten arren, jarduera gehienak Xabier Munibe ikastetxean bertan antolatu dira.
Hona hemen egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko informazio guztia:
LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat:
Adina: 2003-2006 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak.
- Data: A Aukera ekainaren 29tik uztailaren 24ra eta B Aukera ekainaren 29tik uztailaren 10era.
- Ordutegia: Goizez, 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Ordubeteko ingelesezko klasea egunero, eta bi orduko jarduerak ingelesez mintzo diren begiraleekin.
- Tokia: Goizeko 10:00etan, Xabier Muniben ikastolan.
- Taldeak: 8-12 lagun talde bakoitzean. ILS akademiak antolatutako ditu taldeak partaideen adinaren eta mailaren arabera.
- Prezioa: A Aukera 210€/ikasleko eta B Aukera 120€/ikasleko. Prezio horretan sartuta dago jarduerak egoki funtzionatzeko behar den material didaktiko guztia.
- Gurasoentzako bilera informatiboa: Ekainaren 24an, 19:00etan , Elkarguneko Oteiza aretoan.
- Izen-emate epea: 2014ko maiatzaren 22ra arte. Izen-emate orria Ikastolako idazkaritzan utzi behar da.
- Jarduerak: Natura eta ingelesa. Eskulanak, sukaldaritza, mozorro lehiaketa, antzerkia eta bideoa. Jarduera kulturalak: joku, abesti eta ospakizun ingeles eta amerikarrak.
DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4ko ikasleentzat:
Adina: 1999-2002 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak.
- Data: A aukera ekainaren 29tik uztailaren 24ra eta B aukera ekainaren 29tik uztailaren 10era.
- Ordutegia: Goizez 10:00etatik 12:00etara,astelehenetik ostiralera.
- Tokia: Goizeko 10:00etan Xabier Muniben ikastolan.
- Taldeak: 8 – 12 lagun talde bakoitzean. ILS akademiak antolatuko ditu taldeak partaideen adinaren eta mailaren arabera.
- Prezioa: A aukera 180 €/ikasleko eta B aukera 90€/ikasleko. Prezio horretan sartuta dago jarduerak egoki funtzionatzeko behar den material didaktiko guztia.
- Gurasoentzako bilera informatiboa: Ekainaren 24an, 19:30ean , Elkarguneko Oteiza aretoan.
- Izen-emate epea: 2014ko maiatzaren 22ra arte. Izen-emate orria Ikastolako idazkaritzan utzi behar da.
- Ekintzak: Kirolak: aerobic-a, baseball-a, olinpiadak…. Hainbat joku: altxorraren bila, ginkana,… Mendira irteerak. Natura eta ingelesa. Eskulanak, sukaldaritza, mozorro lehiaketa, antzerkia eta bideoa. Jarduera kulturalak: joku, abesti eta ospakizun ingeles eta amerikarrak.
Herriko beste ikastetxetako haurrek ere aukera izango dute udaleku ireki hauetan parte hartzeko.