Ate irekien helburua bertako heziketa ildoa azaltzea eta, bide batez, Haur eskola bera erakustea dira, instalazioak eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko.
Etorkizuneko gurasoei behar duten informazio osoa eman eta euren zalantzak argitu nahi dizkiete arduradunek. Izan ere, azkenaldian, guraso asko informazio eske bertaratu zaizkie, baina hezitzaileek ezin izan dituzte nahi bezala artatu, haurrekin lanean ari zirelako. Arazo hori konpontzeko asmoz antolatu dute ate irekien jardunaldia.