sahararrak, hein handian, abeltzain nomadak ziren espainiarrek kolonizatu bitartean. Tributan eta taldetan ibiltzen ziren harat-honat, abereentzat bazka bila. Bazuten gizarte-egitura antolatu bat, ordea, eta elkarrengana biltzen ziren edozein larrialdi edo beharren aurrean. Oraindik ere badira bizimodu horri eusten diotenak "lurralde liberatuetan". Espiritu ibiltari horren arrasto dira haien agurrak. Elkar oso noizean behin ikusten zutenez, topo egindakoan familiako kide guztiei buruz galdegiteko ohitura dute, banan-banan: zer moduz aitona? Eta amona? Eta ama?
Oso bestelako nomadak dabiltza azken asteotan Errioxako Portilla bailarako mendietan: Europako hainbat bazterretatik etorritako jendea, Ostadarra hippy mugimendukoa. Viniegra de Abajo dute herririk hurbilena. Guk aspaldiko lagunak ditugu herri hartan. Asteon izan gara haietako birekin. Heziera onekoak omen dira bisitariak, adeitsuak, gisakoak. Ez dute isatsik ipurdian, ez adarrik kopetan, eta ez dute ezer ebatsi, baina zenbait hedabideren salmenta nardagarriak –¡acampada sexual!– moral kirastunak asaldatu ditu.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak kaleratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.