Bota ahala bota!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko urt. 4a, 08:00

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Bota ahala bota!'.

Lagun batek esan zidan euskaraz ez zuela aurkitzen erdarazko "ternura" erdal hitzaren ordain egokirik, sentipen hori adierazko modukorik. Harri eta zur utzi ninduen. Goxotasun, samurtasun eta eztitasun izan eta ternura behar! Euskalduna da hori esan zidan laguna, baina hor argi utzi zidan adierazkortasuna samurtasuna ere bai beharbada beste hizkuntza batek damaiola. Maizen egiten didaten galdera honakoa da: "Hau nola esango zenuke euskaraz?". Ia beti erantzun berak balio izaten du: euskaraz pentsatuta.

Ez da zerrenda laburra, baina traketsen erabiltzen ditugun hitzen lehen postua "bota" aditzari dagokiola uste dut. Badira larritasun handirik gabeko erabilerak. Bakarren bat inoren belarrietan minik ez emateraino hedatu da, faltan bota, adibidez. Baina beste hainbat ere normaltzen ari dira, tartean kirtenkeria itzelak. Paratxutean bota nintzen; siesta ederra bota dut; tripa botatzen ari zara; zigarro bat botatzera noa; alferrik botata dago; atzera bota zen; andregaia bota omen du...

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide