Gaztelaniazko esanahiaz erabiltzen dute gehienek "pijo" hi-tza euskaraz ari direnean ere. Oso bestelakoa du berez: "trebea, behar bezalakoa" esan nahi du adjektibo gisa, eta "adorez, irmo" adberbio moduan erabilita. Azpeitiko Olarue baserriko Pedrok askotan erantzun ohi du, zer moduz dagoen galdetuta: kaxkarrean pijo. Halaxe gabiltza gehienok. Beste batzuk are makurrago. Covid-19 birus gaiztoaren krisiak, krisi guztiek bezala menturaz, ahulenei erasan die gehien, adinez aurrera joandakoen artean askoz hilkortasun-tasa handiagoa erakusten du. Ekonomikoki lehendik ere larri zebiltzan hainbat enpresari, merkatari eta autonomori, hainbat alorretako herritarrei, errematea emango die: nekazariak, kultur-eragileak, sortzaileak...
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.