Sahararren kanpalekuetara ere iritsi da xomorroa. Han zaila da etxetik irten gabe egotea, toldotzarren azpian bizitzea kalean bizitzetik oso gertukoa da. Eskuak sarri-sarri garbitzeko agintzea, berriz, alferrikakoa. Mundu osoan barreiaturik dauden errefuxiatu-kanpalekuez oroitu naiz; Lesbosez, Siriaz; pobrezia gorrian bizi diren herrialdeetako jendeaz; hango ospitaletako mediku eta erizainez; ospitaletara joateko modurik ere ez duten gaixoez... Apokaliptikoak iruditu zaizkit Ertzaintzaren helikopterotik hartutako irudiak, non Bilbo huts-hutsik eta geldi-geldirik ageri baitzen, bizitzaren arrasto oro ezabatu balitz bezala. Kez ito beharrean igarotzen ditugun kaleak inor gabe, autoz oinez baino mantsoago joatera behartzen gaituen trafikoaren aztarrenik ez.
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Osorik irakurri.