Orduan gaur baino zorrotzagoa zen muga. Zenbait gauzak orain ez bezala elkartzen gintuzten halere. Gaur egun pentsaezina litzatekeen erronkan, pilotari baten eta bikote baten arteko norgehiagoka izan zen. Lehen partida Lapurdin jokatu zuten, frantses-pilotekin. Ladutxe eta Harranbillet aise nagusitu ziren, airean irabazi zioten Gallastegiri. Bueltako partida ez zen hegoaldean izan, Madrilen baizik.
Orduan plaza garrantzitsua zen Madril. Bakarrak bi gauza behar ditu bikote on bati irabazteko: aparteko joa eta hausteko moduko pilotak. Han ez zen uztairik (gerora pilotaren diametroa neurtzeko erabili izan denik), ez pisurik. Ipartarrek esatera, “libra erdiko pilota” eraman zuen eibartarrak. Atera du sakea Migelek. Harranbilletek eraman ezin.
Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.