Orain 40 urte, Azpeitiko astotegia, Zelaitxo zinema eta berdura-plazaren arteko zabalgunea, izenaren jabe zen. Astoak bertan uzten zituzten, sokak zirgiluan lotuta, euren gaiak saltzera jaisten ziren baserritarrek. Gaur egun astoek edo zaldiek tiratutako gurdietan ibiltzen dira Senegalgo milaka herritar, baita Dakar hiriburuko kale nagusietan ere, auto eta kamioiekin borroka etengabean.
Duela 40 urte arraza beltzeko pertsonarik sekula ikusi gabeak ginen euskal herritarrik gehienak. Asteon topo egin dugu inoiz zuririk ikusi gabeko jendearekin. Begiak zabal-zabal eginda begiratu eta ukitu egiten gintuzten, hezur-haragizkoak ote ginen jakin nahirik edo.
Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen