Nik uste baino arrasto sakonagoa utzi izango dit Lazkao Txikik, hartaz eta huntaz ari naizela askotan baliatzen ditut behintzat Abaliñeko semearen ateraldi eta pasadizoak. Duela hogeita hamarren bat urte barnetegi batera eraman zuten Joxemiel, bertsolari gazte baten laguntzaz euskara-ikasleei klase teoriko-praktiko bat ematera. Denak txoraturik: “bertsolaritza sorginkeria da!” Lanak amaitu ondoren, irakasleekin afaltzera gonbidatu zituzten, eta baietz. Maisu batek hitz egiten omen zuen gehien.
- Ez zarela gogoratzen nire aitaz, Joxemiel? Bai, gizona! Izan ere, hainbeste aldiz izan zara zu nire herrian bertsotan!
Lazkao Txiki oso zorrotza zen hizkuntzaren gorabeherekin, eta irakasle haren hizketa-moldeaz ere sufritzen ari zen, nonbait. Barruan gorde ezinik eraso zion arte.