“Bizitzen galerazi / ta hiltzen lagundu” egiten zutela kantatu zian Lazkao Txikik garai bateko apaizez. Oso bestelakoa izan duk hire moldea. Gorputzez bezain irmoa, sendoa eta zuzena izan haiz jokabidez, hitzak eta tonuak hautatzen maisu. Eredua utzi diguk jarraibide. Bizitzen laguntzeko norberak bizi behar dik lehenbizi. Horretan ere asmatu duala esango nikek. Ez haiz hiltzen ere lagundu gabea. Herio norberari keinuka hasten zaionean, ordea, zalantza eta ikaren kudeaketak gogorragoa behar dik, inolaz ere.
Arantzazuko Amaren eguneko bertsoek elkartu izan gaitiztek orain arte, hire ardurapean egon den aldizkarirakoek, gure lagun min bati buruzko liburuak, lagunarteko afariek, lanak eta festak.
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.