Hormak eta poesia

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko mai. 2a, 09:07

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Hormak ere erabat aspergarri diren herri honetan, salbuespen eder bat galdu du Donostiak. Antigua auzoan Mikel Laboaren irudiak eta haren kantetako baten zatitxo batek edertzen zuten pareta biluztu dute, zuri eta triste ageri da orain. Huts eta hits. Hotz eta motz. Ez hots eta ez hats.

Maiatzaren 7an Urola-Kostan egingo den galdeketaren harira, graffitirik ez, baina kartel anonimoak itsatsi dituzte Zarauzko zenbait gunetan: “Estatutua eta Konstituzioagatik, bozkatu EZ. España honetan ongi gaude”. Berri ona iruditu zait oso. Orain arte behiak trenari bezala begiratu izan diete konstituzionalistek Gure Esku Dago ekinbideak antolatutako galdeketei. Ezetz esatera joateko lanik ere ez dute hartu. Paso. Agidanez, iritzia emateko eta ezezkoa sustatzeko asmoz dira batzuk. Ea egia den.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide