Grazia putarik

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko mar. 13a, 10:50

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Dabilenak sartzen du hanka, mintzo denari egiten dio irrist mihiak, nahiz eta askotan geldirik eta ixilik dagoena tronpatu gehien, bai baitira zerbait egitea eta esatea eskatzen duten egoerak.Martxoaren 8aren ingurumarian antolatutako ekintzetan, Gasteizen burutu nahi izan duten “ipurdi lehiaketa” makro-matxista eta higuingarriak harrotu ditu hautsak. Izan da hura debekatzea adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat hartu duenik ere, duintasunaren gaia ipurdia baino beheraxeagoko zintzilikarioetatik pasatuz. Ez, adierazpen askatasunak, sakratua izanik ere, baditu gainditu ezin diren mugak.

Iragan igandean Donostian izan zen Lilatoi arrakastatsuaren atarian, haren hasiera ordubete aurreratzea eskatzen zuen ekinbide bat jarri zuten abian cheange.org atarian. Lilatoian 4.800 emakumek hartu zuten parte, ordutegia aldatzeko eskabidea, ostera, 383k sinatu zuten. Bakoitzak nahi duen interpretazioa izango du, baina bistan da ekintzaile feministei bost axola izan zaiela aldarria. Edozein gisaz, harrigarriena eta larrigarriena ordu aldaketa eskatu zuten prentsaurrekoan emandako zioak izan ziren: “emakumeok etxean gauza asko egin behar izaten ditugu korrika egitera irten aurretik.”Mikro-matxismoak haren kontra borrokan dihardutenak ere zipriztintzen ditu.

Jarraitu iritzia irakurtzen Noticias de Gipuzkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide