Oymyakon

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko urt. 23a, 12:08

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Gure sukaldeko txoko batean bilduta edukitzen zuen amak alfonbra, berogailuaren ondoan. Lasterka egiten nuen ohetik harainoko bidea neguko goiz ho-tzetan. Berogailuak eta amaren goxotasunak berotzen ninduten, baina oroitzapenek dar-dar egiten dute. Hotzez dar-dar. Gaur egun etxe osoa izaten dugu goxo eta epel, baina egunotako hotzaldiak, aspaldiko bortitz eta luzeenak, haurtzaroko dardarak ekarri dizkit gogora. Atzo Florentinorekin gurutzatu nin-tzen. Adinak eta hotzak kuzturturik zihoan, baina “txarrena pasa dugu, badator udaberria” esan zidan.

Beste garai batekoa da Florentino, bizi-baldin-tza latzek zaildua. Guk gutxi behar izaten dugu kexatzeko. Mugikorrean dudan aplikazio batean niretzat bereziak diren lekuetako iragarpena dut lehenetsirik: Azkoitia, Zarautz, Lekaroz, Ezkarai, Viella, Chino...eta Oymyakon. Ez naiz sekula han izan, baina aparteko jakinmina pizten dit. Errusia ipar-ekialdean dago, Sajako Errepublikan. Ez da munduan hura baino herri hotzagorik -Antartidan hotz handiagoa egiten du, baina han ez da herririk-. Oymyakonen ez dute arrain freskorik jaten, aintziratik atera eta minutu erdian izozten baitira arrainak. Autoen motorrik ezin izaten dute itzali, erregaia berehala solidotzen da eta. Horrez gain, kristal bikoitza jarri behar izaten diete ibilgailuei. Idazteko arkatzak erabili behar izaten dituzte, bolalumen tinta gogortu egiten baita. Baso bat ur leiho hegian utziz gero, bost segundoan izozten da. Beraz, iturriko urik ere ez dute. Horren ordez, izoztutako blokeetan eraman eta etxean urtzen dute. Esnearekin berdin. Karkaxa botaz gero, lurra jotzerako izozten da. Eguzkitako betaurrekorik ezin da jantzi, aurpegian itsatsita geratzen dira.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide