Kristorenak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko aza. 2a, 12:01

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Ostiralari kosta egin zitzaion garbitzea. Behe-lainoak hartu zituen gure haranak, zenbait leku eta unetan zail gertazen zen hiruzpalau metrora ezer bereiztea. Goizeko lehen orduan Donostiako Alderdi-Ederren neure pentsamenduetan bilduta nindoala, emazteki baten diosala bitxiak atera ninduen ene baitarik: "egun on, jauna! Kristo zurekin dago, bedeinkatua zu".

Behe-lainotan jarraitzen dut geroztik, emakume hark emandako paper koloretsuan irakurri nuenaren gandutan. Esate baterako, ondorengo esaldi arrailgarria: “ez zaitezela tronpatu! Emagizonek, gizonekin etzaten direnek, mozkorrek, gezurtiek, biraogileek eta iruzurgileek ez dute Kristoren erreinurik ezagutuko”.

Begiak nigan pausaturik izan zituen bizpahiru segunduetan ez zidan andre hark maritxu edo mozkor itxurarik hartu, antza. Halaber, ezin zezakeen jakin gezurtia, gaitz-errailea edo iruzurgilea naizen, baina onginahizko agur bat eskaini zidan. Ez dago ongi gezurtia izatea, ez. Egoki hitz egitea beti hobe hitz bakoitzean madarikazioka aritu beharrean. Iruzurgileek, aldiz, epaituak eta zigortuak izan behar lukete baina...ez al zen, bada, Kristo makurrenak bere gain hartzeko bezain eskuzabala eta errukitsua? Halere, emagizonen aurkako jarrerak nahasi ninduen gehien. Korintiarrek duela 2.000 urte bezala madarikatzen eta baztertzen dituzte. Niri paper hura eman zidan andrea oraindik ere hainbat lekutan bezala, arraza beltzekoa baitzen. Bera ere baztertzaile eta mespretxatzaile, ordea.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide