Bortxa jokoz kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko eka. 28a, 08:45

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Kroazia eta Portugalen arteko partida izan zen atzo Eurokopan. Ikustekoa da poliziak azken partidetan Kroaziako zaleen gainean ezartzen duen zaintza. Zenbait zale kroaziarrek Txekiaren aurkako partidaren azken minutuetan eragin zituzten istiluetatik dator kontua. Ez ziren asko izan, baina horretaraxe joanak. Jokalariak lotsarazi zituzten, eta entrenatzailea sutu. Ante Cacic jaunak “kirol terrorista” deitu zien.

Duela oso urte gutxi gerra beldurgarri bati aurre egin behar izan zioten kroaziarrek. 1995. urtean amaitu zen gatazka armatuak milaka eta milaka hildako utzi zituen. Herrialde eta etnien arteko puzzle nahasi hura munduko gunerik gatazkatsuena izan zen lau urtez. 21 urteren buruan, bertako zenbait gaztek futbol lehiaketa bat dute indarkeriarako estakuru.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide