PromEz

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko mai. 16a, 11:07

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Alderdi eta hautagaiek programa bat aurkezten dute, ustez, hauteskundeetarako. Agintea eskuratzeko gai badira hartuko dituzten erabakien berri ematen dute bertan. Beti ez da erraza izaten haiek betetzea, betetzeko borondaterik ez dagoenean bereziki. Horixe gertatu zen Raxoiren gobernuarekin gehiegi luzatzen ari den agintaldi honen hasieran. Promes batzuen bitartez agintera heldu ondoren, guztiz bestelako erabakiak hartu zituen aste gutxiren buruan.

Batzuetan ez da aski izaten emandako hitza bete nahi izatea. Obamaren agintaldia ere ari da azkentzen. Baditu zenbait lorpen, baina behin eta berriz oroitarazten dizkiote bete gabeko promesak. Guantanamon lehen baino jende gutxiago dute atxilo, baina presondegiak zabalik jarraitzen du. Aseguru medikurik gabeko herritarren kopurua murriztea lortu badu ere, milioka lagunek segitzen dute batere gabe. Armak erosi nahi dituzten herritarren aurrekari unibertsalak begiratzeko asmoak ere ez zuen aurrera egin, eta 2014an urtea amaitzerako Afganistandik tropa guztiak aterako zituztela esan arren, oraindik bertan diraute ia 10.000 soldadu estatubatuarrek. Kasu batzuetan legedia edo haren aplikazio-moduak izan ditu eragozpen, beste askotan gehiengo erreplubikarreko kongresua gogatu ezina.

Jarraitu hemen iritzia irakurtzen. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide