Zahartzea norberaren suntsipenaren lekuko izatea dela zioen mundu honetan emozionalki ezagutu dudan pertsonarik adimentsuenak. Hain juxtu, adimentsua eta amodioz betea zelako jakin zuen hain ongi zahartzen, sentimendu sare trinko bat ehuntzen asmatu zuelako, besteak beste.
Alta, denek ez dute bizitzaren azken txanpa kudeatzeko gaitasun edo zori bera izaten. Erretretarako lanean jo eta su ari izan ondoren, iritsi eta gero lehiakortasunik gabeko bizimodua barneratzeko gaitzeko zailtasunak izaten dituzte askok. Bestalde, gorputzak gainbehera etengabea jasaten du, -“bigun zirenak gogortu zaizkit / gogor zirenak bigundu”-, eta inoren beharrik gabe moldatu ahal izatea obsesio bihurtzen da hainbatentzat. Seme-alabei fardelak aldatzen ari izan denarentzat, gogorra behar du haiek norberari noiz aldatuko zain egon beharrak.
Jarraitu irakurtzen Xabier Euzkitzeren iritzia Noticias de Gipuzkoaren atarian.