Begi etzanak eta errealitate itsua

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2015ko aza. 2a, 09:57

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Negu demografikoaz aritu nintzen orain pare bat aste, bizi baldintzek, ohitura aldaketek, gizartearen joerek eragindako hotzaldiaz. Belaunaldi gutxian, oso gutxian, lau, sei, zortzi, hamar seme-alaba izatetik hirukoei “familia ugari” izena eta tratamendua ematera igaro gara. Alta, bada hemengoa baino bilakaera dramatikoagorik.

Txinako Alderdi Komunistak iragarri duenez, bikote guztiek bi seme-alaba edukitzeko eskubidea izango dute aurrerantzean. Horrela emango diote amaiera 1979. urtetik aurrera eramandako politikari. Demografiari buruzko erabaki murriztaile eta beldurgarri hori irizpide ekonomikoen baitan hartua izan zen, jakina, eta ekonomia dago aldaketaren oinarrian ere. Txina zahartu egin da, bertako piramide demografikoak herrialde kapitalista garatuetakoaren antz handia du. Hainbeste zaharri pentsioak ordaindu ahal izateko, norbaitek egin beharko du lan. Bestalde, barne kontsumora begirako politika ekonomikoa bultzatu nahi dute, eta kontsumitzeko jendea behar da. Alda ditzagun, beraz, orain arteko jokamoldeak, komunismoaren oinarriak bazter utzi behar badira ere.

 

Jarraitu irakurtzen Xabier Euzkitzeren zutabea Noticias de Gipuzkoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide