Mumbaiko zapatagilea

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2015ko ira. 16a, 15:02

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Zenbat istorio polit edo garratz bizi izan ote dituzue berri paper honen irakurleok zutabe hau oporretan izan den bitartean? Zenbat lekutan izan ote zarete, zenbat jenderekin solastatu, zenbat otordu egin, hizkuntza entzun, limosna eman, zapata erosi... Oporrek egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen digute, mundu bakar honetan zenbat mundutxo desberdin dauden ikusteko abagunea, hain antzekoak eta, aldi berean, hain askotarikoak garela egiaztatzeko parada.

Istorio bitxi bat kontatu dit lagun kantari batek, eta horri buruz abesti baterako hitzak egin diezazkiodan eskatu. Opor bidaian Indiara joan zen duela zenbait urte. Mumbaiko karriketan harat-honat zebilela, ezker eta eskuin artisauz beteriko kale bat kausitu zuen. Espaloiak azoka bihurturik. Denetariko esku-langileak baziren, eta tartean zapatagileak. Haiengana joan zitzaizkion begiak. Halako batean une hartan berak zeramatzanen oso antzeko batzuk egiten ikusi zuen artisau bat. Gizonaren begiek berehala erraparatu zioten ene lagunaren oinetakoei, eta irriño batez begiratu zion ondoren. Buruan mila ideia nahasi zitzaizkion bat-batean ene lagun kantariari. Une hartan oinetan zeramatzan zapatak, egun batzuk lehenago Euskal Herrian erosiak, ez ote ziren gizon hark berak edo Mumbaiko karriketako beste artisauren batek eginak? Munduko zenbat bazterretara iristen ote ziren? Zein bidetatik barna? Zenbat eskutatik pasatu ondoren? Miarritzen 90 euroren truke erositako oinetako haiek egiteagatik zenbat sos irabazi ote zuen zapatagile xume hark?

Jarraitu Xabier Euzkitzeren zutabea irakurtzen hemen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide