Adineko mutikoa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2015ko eka. 23a, 12:18

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Lehia estu estuan ari ziren bi mutikoak. Bazirudien beltzaranak nagusitu behar zuela, azken uneraino aurretik joan bai-tzen, baina begi urdinak sekulako ahalegina egin zuen azken txanpan eta berak eskuratu garaipena. 

Beltzaranak, madarikazio bat bota ostean, mugikorra poltsikoan gorde eta etxerako bidea hartu zuen. Horrelatsukoak dira gaur egungo haur eta gaztetxo askoren arteko lehiarik ohikoenak. Lasterka, bizikletan edo pilotan lehiatu beharrean, mugikor edo tableten bitartez neurtzen dute abilezia. Gehiegi dira eskolako kirol arautuaz kanpoko ariketa fisikorik egiten ez dutenak. Orain urte batzuk amorrua ematen zidan frontoi txikian norbait erraketaz jokatzen ikusteak, eskuz ari beharrean. Orain poz hartzen dut. Bada pilotalekua hutsik ikustea adinakoa. Bistan denez, ezin zaio elikadurari soilik egotzi haur eta gaztetxoen artean gizentasuna kezkatzeko neurrietara iritsi izana.

Kirolari profesional izandako zenbaiten antzaldaketak trenputxartu egiten nau. Sabel landu eta gogorra zegoen lekuan zilborra harro, gihar eta zainak nabarmentzen ziren tokian gantzak dilindan. Antzaldaketa barik, gantzaldaketa. Ulertzekoa da askotan fisiko zein psikologikoki erreta uzten dituen jarduera batetik aldendu nahi izatea, baina horrelako kasuek pentsarazten didate kirolari izena ez genukeela profesionaltasunarekin hain estuki lotu behar.

Jarraitu irakurtzen artikulua NoticiasdeGipuzkoa.com-en. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide