Baserriaren arkitekturak Gipuzkoan izan duen bilakaera historikoa, Luis Alberdi arkitekto azkoitiarrak kontatuta

Luis Alberdi Sudupe arkitekto azkoitiarrak Gipuzkoako baserrien arkitekturaren historia kontatu du honako bideo honetan.

1978an hasitako lanari esker, Gipuzkoako baserriaren historiari buruzko liburu mardul bat osatu zuen Luis Alberdi Sudupe arkitekto azkoitiarrak; inoiz egin den lanik onena, zalantza izpirik gabe. Honako bideo hau Sudupek argitaratutako liburuaz emandako hitzaldian dago oinarrituta.

Guztientzat ulergarria izateko, arkitekturari buruzko teknizismo asko kendu ditu arkitektoak, eta hala, erraz jarraitzen da haria. Azken batean, hitzaldi horren helburua da baserriaren arkitekturak Gipuzkoan izan duen bilakaera historikoaren ikuspegi orokorra eskaintzea.

Alberdik bere kontuz atera zuen liburua, eta dagoeneko agortuta daude liburuaren ale guztiak. Ea editorialen bat animatzen den beste argitaldi bat bultzatzeko; oraingoan, euskaraz.

Gainera, aldarrikapen batekin bukatzen ditu bere liburua eta hitzaldia: zerbait ez badugu orain egiten, baserri asko galduko ditugu denbora gutxian, eta horiekin batera gure ondarearen zati garrantzitsu bat. Gure baserrien ondarea estimatzen baduzu, galdu ezineko bideoa da honako hau.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide