Nahi baino gehiagotan esan izan digute gipuzkoarrek Nafarroaren konkistan militarki parte hartu zutela. Tristea da, baina egia da hein handi batean. Victor Herreroren bideo honetan garbi ikus daiteke, Gipuzkoako eliteek parte hartze zuzena izan zutela Nafarroako konkistan. Are gehiago, Jose Luis Orella historialariaren liburu honetan agertzen da, Gipuzkoako eliteek, oro har, oso sintonia ona zutela Gaztelako erregeekin; bai konkista haurretik, bai konkista urtean zein ondoren ere. Ez uste oinaztarrak bakarrik aritu zirenik gazlelauen alde, ganboarrak ere tartean izaten ziren.
Goian aipatutako bi historialariek iturri primarioak erabili dituzte beraien lanetan, gure bideo guztietako historialariek egiten duten bezala. Beraz, informazio oso fidagarria da proposatzen dizueguna.
Dena den, argitu beharra dago Gipuzkoako jauntxoek betetzen zituztela Gaztelako erregeen esanak, herritar xumeak gerrara derrigortuz. Hona hemen erabiltzen zituzten "argudioen" adibide bat: "(…) luego sin dilacion fuesen todos a son de guerra, padre por hijo e hijo por padre … so pena que al que y no fuese, fuese caydo en mal caso y sus bienes fuesen aplicados a la Camara y Fisco de sus Catolicas Magestades".
Garai hartan gertatu zena ederki azaltzen du artikulu honetan Kepa Alberdik.
Ikusi bideoa, irakurri liburua eta artikulua, eta zeuek atera kontuak. Hurrengo batean pasarte loriatsuetaz arituko gara.