Merkatarientzat Urola Erdiko Mankomunitatearen oharra

Argazkian, kartoizko kaxak edukiontzien kanpoan.

Urte sasoi honetan erosketa gehiago egiten direlako kartoi gehiago sortu ohi dute komertzioek eta gabonak gainean ditugun honetan, Urola Erdiko Mankomunitateak merkatariei ondorengo oharra eman nahi dizuegu.

 

 - Edukiontziak erabiltzen dituzten dendei, kartoizko kaxak ongi tolestu eta edukiontzi barrura sartzeko eskatu nahi dizuegu.

- Kartoi bilketa atez-ate egiten zaien merkatariei (Azkoitian eta Zestoan) ere denda atarira kartoiak ongi tolestuta ateratzeko eskatu nahi dizuegu.

Kartoizko kaxak edukiontzien kanpoan uzteak biltzaileei arazoak eragiten dizkie eta beren lan karga handitzen du. Gainera, herriaren txukuntasuna kaltetzen du. Bestalde, tolestu gabeko kartoiak bolumen handia hartzen duenez, garraioak ez dira optimizatzen, alferrikako kutsadura eta gastua eraginez.

Guzti honegatik, ahalegin bat egitea eskatzen dizuegu.

Mila esker.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide